Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Apirilak 8

Minutu bateko isilunearekin hasi da Osoko Bilkura, genero indarkeriaren azkeneko biktimaren omenez

10 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.136. biktima da honakoa

Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Soldata-arrakalak areagoturiko gizarte-desparekotasunaren egoerari aurre egiteko neurriei buruzko Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren azken biktima oroitu dute modu honetan, Toledon apirilaren 4an eraildako 46 urteko emakumea izan da azkena.

 

10 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.136. biktima da honakoa.