Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urtarrilak 11

Minutu bateko isilunearekin hasi da Osoko Bilkura, genero indarkeriaren azkeneko biktimaren omenez

56 izan dira 2023 urtean beren bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.238. biktima da honakoa

Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren azken biktima oroitu dute modu honetan, Bartzelonan abenduaren 29an eraildako 38 urteko emakumea izan da azkena.

 

56 izan dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.238. biktima da honakoa.