Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Abenduak 14
Minutu bateko isilunearekin hasi da Osoko Bilkura, genero indarkeriaren azkeneko biktimen omenez
55 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.237
Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren azken biktimak oroitu dituzte modu honetan, Valentzian azaroaren 29an eraildako 34 urteko emakumea eta A Coruñan abenduaren 1ean eraildako 80 urteko emakumea izan dira azkenak.
55 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023 urtean eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.237.