Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 30

Minutu bateko isilunearekin hasi da osoko bilkura lan istripuetan zendutako bi langileak eta genero indarkeriaren azken biktimak oroitzeko

Parlamentuko lehendakariak Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die senitartekoei

Minutu bateko isilunearekin eman diote hasiera gaur osoko bilkurari, aste honetan lan istripuetan zendutako bi langileak eta genero indarkeriaren azken biktimak oroitzeko.

 

Azaroaren 27an Cintruenigoko 54 urteko langile bat hil zen, Erriberako eraikuntza-enpresa batean lan-istripu bat izan eta gero, eta 28an, 51 urteko Altsasuko langile bat hil zen, Etxarri Aranatzen (Nafarroa) kokatutako enpresa batean izandako lan-istripuan.

 

Indarkeria matxistaren kasuan, 25 urteko emakume bat eta haren alaba adingabea hil zituzten hilaren 27an Madrilen, eta 37 urteko emakume bat hil zuten egun berean, Madrilen.

 

Espainian, 53 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.238 izan dira. 2 adingabe erail dituzte 2023an, 50 2013tik.

 

Unai Hualdek, Foru Legebitzarreko Presidenteak, Ganberaren doluminak eta elkartasuna helarazi dizkie hildakoen familiei.