Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Apirilak 24

Minutu bateko isilunearekin oroitu ditu Parlamentuak koronabirusagatik zendutako pertsonak

Unai Hualde lehendakariak Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die biktimen familiei

Foru Araubideko Batzordearen baitan burutzen ari den Nafarroako Gobernuaren kontrolerako hirugarren saioa minutu bateko isilunearekin hasi da gaur, koronabirusaren biktimen memoriaren alde.

 

Unai Hualdek, Parlamentuko Lehendakariak, talde parlamentarioetako eledunak eta Gobernuko ordezkaritza osatzen duten María Chivite lehendakaria eta Manu Ayerdi eta Rebeca Esnaola kontseilariak gonbidatu ditu Parlamentuaren elkartasun eta errespetua helaraz dezaten.

 

Nafarroako gizarteari eta koronabirusak eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko lanean diharduten osasun eta gizarte arloko langile guztiei babesa adierazteko beste erakustaldi bat da gaurkoa.

 

Izan ere, gogoratuko denez, apirilaren 6an Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki zuen, Unai Hualde Legebiltzarreko lehendakariak proposatuta, gauero (21:00etatik 24:00etara) Legebiltzarraren egoitzaren aurrealdea berdez argiztatzea, alarma egoerari aurre egiteko lanean diharduten langile guztiei erakundearen babesa adierazteko.