Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Irailak 19

Minutu bateko isilunearekin oroitu du Parlamentuak lan istripuan zendutako langilea

Unai Hualdek Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi dio Mauricio Carrión Ortegaren familiar

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur, astelehen honetan, irailaren 16an, Irunberriko aldamio lan istripuan zendutako langilearen memoriaren alde.

 

Unai Hualdek, Parlamentuko Lehendakariak, Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die Mauricio Carrión Ortega 42 urteko langilearen familia eta lagunei. Quiton (Ekuador) jaio zen, Iruñeko Etxabakoitz auzoko bizilaguna zen, eta 25 urte inguru zeramatzan Nafarroan bizitzen.