Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Ekainak 13

Mozio bat baztertu da, Espainiako Gobernua premiatzen zuena Eskola-jazarpenaren Prebentziorako Plan Nazionala taxutu dezan

Voxek irizpideak, mekanismoak eta tresnak bateratzearen alde egiten zuen, ikastetxeetan portaera irregularren edozein zantzu detektatu, esku hartu eta konpontzeko

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aldekoekin, zeinaren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “Espainiako Gobernua premia dezan eskola-jazarpena prebenitzeko plan nazional bat taxutzera”.

 

Atzera botatako mozioak Nafarroako Hezkuntza Departamentua premiatzen zuen “irakasleen eta gainerako hezkuntza-komunitatearen prestakuntza bultza dezan ikastetxeetan indarkeria eta jazarpena prebenitzearen arloan”.

 

Zioen azalpenean, Vox parlamentarien elkarteak sustatutako mozioak irizpideak, moduak, mekanismoak eta tresnak bateratzearen alde egiten du, autonomia-erkidegoen sakabanaketa operatiboaren aurrean (erkidego batzuetan ez dago protokolorik) bulling-aren prebentziorako plan nazional bat osatzeko. Plan horrek, besteak beste, jazarleei hezkuntza-laguntza emateko eta irakasleei etengabeko prestakuntza emateko programak barne hartuko ditu.

 

Ildo horretan, eskola-jazarpenak hezkuntza-etapetan (Lehen Hezkuntza % 9, Bigarren Hezkuntza % 15), ikasleen profiletan (TEA % 84 duten adingabeak) eta formatuetan (bitarteko elektronikoak, sare sozialak) duen eragin handia azpimarratzen da, eta, horri dagokionez, ikastetxeetan portaera irregularren edozein zantzu "detektatzeko, esku hartzeko eta konpontzeko" beharrezkoak diren baliabide guztiak jarri behar direla azpimarratzen da.