Mozio bat baztertu da, Espainiako Gobernua premiatzen zuena ez zezan 25 urtetik 35era igo pentsioaren zenbatekoaren kalkulurako erabiltzen den kotizazio-epea
Izquierda-Ezkerrak ohartarazten zuen neurri hauek kalte sozial larria eragin dezaketela, batez besteko pentsioaren zenbatekoa 1.017,97 eurokoa baita eta pentsioen % 52 900 euro baino gutxiagokoak baitira
Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur Navarra Sumaren eta PSNren aurkako botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldekoekin, zeinaren bidez Ganberak “errefusatzen baitzuen Gizarte Segurantzako Ministerioak egindako proposamena, 25 urtetik 35era igotzekoa pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko erabiltzen den kotizazio-aldia, horrek etorkizuneko pentsioetan eraginen lukeen murrizketa larria dela-eta”.
Baztertutako mozioak bigarren atalean Espainiako Gobernua premiatzen zuen “ez zezan 25 urtetik 35era igo pentsioaren zenbatekoaren kalkulurako erabiltzen den kotizazio-epea”.
Gainera, Diputatuen kongresua premiatzen zuen “ez zezan onetsi 25 urtetik 35era igotzea pentsioaren zenbatekoaren kalkulurako erabiltzen den kotizazio-epea”.
Azkenik, zehazten zen “Legebiltzarreko Mahaiak erabaki hau Espainiako Gobernuko Lehendakaritzari eta Diputatuen Kongresuko Mahaiari igorriko ziela”.
Izquierda-Ezkerrak, ekimenaren titularrak, ordezteko in voce zuzenketa bat aurkeztu du, eta proposatzen zuen “errefusatzea lan arloan, pentsioetan edo eskubide sozialetan murrizketak ekarriko dituen edozein proposamen edo neurri”, baina Navarra Sumak izapidetzearen aurka egin du.
Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak sustatutako mozioak ohartarazten zuen pentsioaren zenbatekoaren kalkulurako kotizazio-epea 25 urtetik 35era igotzeak kalte sozial larria eragingo duela, etorkizuneko pentsioetarako % 5,45 eta % 12 arteko murrizketa ekarriko lukeelako.
2020an Gizarte Segurantzako batez besteko pentsioaren zenbatekoa 1.017,97 eurokoa dela eta pentsioen % 52 900 euro baino gutxiagokoak direla kontuan hartuta, sustatzaileak uste du Gizarte Segurantzako ministroaren proposamenak, urriaren 23an Diputatuen kongresuan onetsitako 20 gomendiodun txostenaren barruan dagoenak, “murrizketa argi” bat suposatzen duela.
Bestalde, eta sistemaren oreka finantzarioa bermatzeko pentsioen erreformak duen “presa” dela eta, sustatzaileak zalantzan jartzen du ea “berreraikuntzarako europar funtsen lorpena erreforma hori onesteari baldintzapetzen ari omen zaio Europar Batasuna”, zenbait hedabidek jakinarazi duten bezala.
· www.nafarroakoparlamentua.eus
· Mozioa (4. NPAO, 2021-01-18koa)