Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Apirilak 10

Mozio bat baztertu da, Gobernua premiatzen zuena zuzendaritza nagusiaren maila ken ziezaion Errealitate Sozialaren eta Politika Sozialen Plangintzarako eta Ebaluaziorako Behatokiari

UPNk baieztatzen du antolaketa egitura berria “alboragarria eta inefizientea dela”, bai planifikazio aldetik, eta epe eta datuen berritze aldetik ere

Eskubide Sozialetako Batzordeak mozio bat baztertu du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN eta PPNren aldekoekin, Nafarroako Gobernua premiatzeko “zuzendaritza nagusiaren maila ken ziezaion Errealitate Sozialaren eta Politika Sozialen Plangintzarako eta Ebaluaziorako Behatokiari”.

 

Baztertutako mozioak bigarren puntu bat zuen, zeinaren bidez, eta PSNren abstentzioarekin, Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “bere baliabideekin egin zezan gizarte politiken planifikazioa”. Gainerako taldeek botoa mantendu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aldatzeko in voce zuzenketa bat aurkeztu dute, UPNk, mozioaren sustatzaileak onartu ez duena, Nafarroako Gobernua premiatzeko “planifikazioa bezalako ekintzak baliabide propioekin egin zitzan, Errealitate Sozialaren Behatokiaren egungo egitura egungo beharrei egokitu ostean”.

 

Zioen azalpenean, UPNk sustatutako mozioak zalantzan jartzen zuen antolaketa egitura berria, Nafarroako Gobernuak zerbitzu sozialak, enplegua eta etxebizitzaren inguruko politika publikoak planifikatu eta ebaluatzeko sortutako organoa, izan ere, organismo “alboragarri eta insufizientea” dela deritzote, aurtengo ekitaldirako 2.083.931 euro bideratu zaizkion arren.

 

Zentzu horretan, argudiatzen da Behatokiak “ez duela bere programazioa betetzen, ez dituela epeak betetzen, eta bere web orrialdeari dagokionez, estatistikak eta departamentuko arlo desberdinetako adierazleak gaurkotu gabe eta zaharkituta daudela adierazten da”.

 

Hala, Eskubide Sozialetako Departamentua egiten ari den “planifikazioaren pribatizazioa” gaitzesten zen, horretarako “450.000 euro ditu 2018an”, eta “zeregin hori departamentuak bere gain har zezan eskatzen zen, dituzten baliabideekin egitura bideragarri eta arrazoigarri bat sortze aldera, arazo larrienak konpontzeko”.

 

Bakartxo Ruiz (EH Bildu) lehendakari duen saiora bertaratu dira Maribel García Malo, Carmen Segura, Mónica Domenech, Cristina Altuna (UPN), Consuelo Satrustegi, Virginia Alemán, Isabel Aranburu (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Mikel Buil, Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu), Nuria Medina, Ainhoa Unzu (PSN), Javier García (PPN) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra).