Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua eta Ribaforadako Udaletxea premiatzen dena neurriak har ditzatela Modou Khadimi egindako kaltea konpentsatzeko
Batzordeak ez ditu kontuan hartzen Arartekoak eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak Ribaforadako Udalaren jarduera, irregularra baita, zalantzan jartzeko egindako oharrak
Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordeak mozio bat baztertu du gaur, PSNren, kontrako botoarekin, Navarra Sumaren eta Geroa Bairen abstenzioekin eta EH Bilduren eta I-Eren aldeko botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “albait lasterren taxutu ditzan Modou Khadim egindako kaltea konpentsatzeko behar diren prozedurak lehenbailehen bideratu ditzala”.
Baztertutako mozioaren bigarren atalean Ribaforadako Udala premiatzen du “albait lasterren azter dezan ea legeak zer aukera ematen duen Modou Khadim konpensatzeko. Herritar hau udal honetako bulegoetara joaten zenean atxilotua izan zen, Espainiatik kanporatua izateko. Eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuarekin lankidetzan aritu dadin aukerarik onena bilatzeko”.
Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioak sustatutako mozioak Arartekoaren ondorioak aipatzen zituen, “edozein administrazio-prozeduratan interesdunek dituzten printzipio eta eskubideak urratzeaz” hitz egiten baitu. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren iritzia ere aipatu zuen, Ribaforadako Udalari “leialtasunik eta engainurik eza” leporatzen baitio, Modou Khadim atxilotzeko eta kanporatzeko 2018ko maiatzean alkatearen jarduna gaitzesteko.
Arartekoak orobat ondorioztatu zuen alkateak bere funtzioetan neurria gainditu zuela, Khadimen erroldaren datuak Tuterako Atzerritartasunaren Tokiko Brigadari ematean, zeinak bai baitzekien Modou Khadimek kanporatzeko agindu bat zeukala, Gobernuaren Cadizko Ordezkariordetzak emana. Legearen arabera, ordea, ordezkariordetza horrek EINen bidez lortu behar zuen informazio hori.
Modou Khadim 48 ordu baino gutxiagoan kanporatu zuten, laguntza juridikorik eta bestelako jarduketarik gabe. Aldez aurretik, “erroldatzearekin zerikusia duen tramitea konpontzeko” aitzakiarekin deitu zuten udaletxean.
Patricia Fanlo (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Jorge Esparza, Alberto Bonilla, Marta Álvarez, Ángel Ansa, Raquel Garbayo, Javier García (Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Inma Jurío (GPSN), Blanca Regúlez ( Geroa Bai), Arantxa Izurdiaga, Patricia Perales (EH Bildu), y Marisa de Simón (I-E).
* Podemos-Ahal Dugu ez da batzordean izan.
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (75. NPAO, 2021-06-03ekoa)