Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar bezala arautu eta planifika zezan gure erkidegoko garapen berriztagarria
EH Bilduk makro instalazio eoliko zein fotovoltaikoen prozedurak behin behinean eten daitezen eskatzen zuen, energia-beharren azterketa egiteko
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko batzordeak mozio bat baztertu du Navarra Sumaren, PSNren eta Geroa Bairen aurkako botoekin eta EH Bilduren aldeko botoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “behar bezala arautu eta planifikatu dezan gure erkidegoko garapen berriztagarria”.
Baztertutako mozioaren bigarren atalean Foru Exekutiboari eskatzen zitzaion “eten ditzan, behin-behinean, gaur egun izapidetzen ari diren makro instalazio eoliko zein fotovoltaikoen eta haiei lotutako azpiegituren administrazio-prozedura guztiak, energia-beharren eta proiektu horiei aurkeztutako alegazio guztien azterketa zehatza egiteko, eta gure ekosistemetan izan daitezkeen ingurumen-inpaktuen eta eraginen balorazioa ezagutzeko”.
Azkenik, Gobernua premiatzen zen “azpiegitura eolikoak eta orubeak izapidetu, eman eta ezartzeko prozesuan, proiektuen eraginpeko toki-erakundeen autonomia errespeta dezan, haien titulartasuneko lurretan instalatzea baimentzeko edo ez baimentzeko ahalmena mugatzen edo baliogabetzen duen bitarteko edo tresna juridikorik erabili gabe, lurrak ondare-izaerakoak, jabari publikoko eskubidekoak edo herri-jabetzakoak izan”.
Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako mozioak adierazten zuen Espainiako estatuan instalazio berriztagarrien proiektuak “masiboki” garatzen ari direla eta Nafarroa 2020an energia eoliko gehien instalatu zuen bigarren erkidegoa izan zela, eta hori dela eta, finkatu nahi diren ekosistemetan proieku horietako askok izan dezaketen “inpaktu larriaz” ohartarazten zen.
Ildo horretan, 65/2006 Foru Agindura jotzen zen, eguzki-instalazioak naturagune babestuetan, babespeko lurzoru urbanizaezinean, abelbideetan, Donejakue Bidean, aztarnategi arkeologikoetan, kultura-balioa duten gainerako lurretan eta egina edo aurreikusita dauden interes orokorreko azpiegituretan jartzeko debekua zehazten baitu. Salatzen zenez, Nafarroako Gobernua ebaluatzen ari den 45 proiektuetako batzuk 2030eko Nafarroako Energia Planak ez-gai gisa sailkatutako eremuetan kokatzen dira.
Energia-kontsumoaren mailak murrizteko, autokontsumoa sustatzeko eta energia berriztagarrien garapena bultzatzeko beharra azpimarratu ostean, sustatzaileak nabarmentzen zuen “premiazkoa dela eztabaida sozial zabal bat irekitzea inplikatutako estamentu guztien eta herritarren artean, eta gogoetatik, lasaitasunetik eta plangintza demokratikotik abiatuta, Nafarroa, trantsizio energetikoko eredu bat izatearen aldeko apustua egitea, eta ez agertzea energia berriztagarriaren ekoizle huts gisa estatistika-ondorioetarako”.
Carlos Pérez Nievas (G.P. Navarra Suma) buru izan duen saioan izan dira Elena Llorente, José Suárez, Pachi Pérez, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Maribel García Malo (G.P. Navarra Suma), Javier Lecumberri, Ainhoa Unzu, Virginia Magdaleno (G.P. PSN), Mikel Asiáin, Isabel Aranburu (G.P. Geroa Bai), Laura Aznal, Maiorga Ramírez (G.P. EH Bildu).
A la sesión, presidida por Carlos Pérez Nievas (G.P. Navarra Suma), han asistido, además, Elena Llorente, José Suárez, Pachi Pérez, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Maribel García Malo (G.P. Navarra Suma), Javier Lecumberri, Ainhoa Unzu, Virginia Magdaleno (G.P. PSN), Mikel Asiáin, Isabel Aranburu (G.P. Geroa Bai), Laura Aznal, Maiorga Ramírez (G.P. EH Bildu).
* Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra ez dira batzordean izan.
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (69. NPAO, 2021-05-25ekoa)