Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Ekainak 29

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena adieraz zezan Nafarroako Pirinioak xede alderdikarietarako erabiltzearen aurka dagoela

Ganberak atzera bota du Navarra Sumak datorren larunbatean, uztailaren 2an, Gure Eskuk antolatutako 'erabakitzeko eskubidearen aldeko' ekimena galarazteko egindako proposamena

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren aurkako botoekin eta Nabarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Legebiltzarrak “arbuiatu egiten du Nafarroako Pirinioak erabiltzea izaera independentista duten gure foru-erkidegoaz kanpoko ekimenak egiteko”.

 

Baztertutako mozioak bigarren atalean Nafarroako Gobernua premiatzen zuen “modu argi eta irmoan adieraz zezan bere aurkako jarrera, Nafarroako Pirinioak euskal eta katalan erreibindikazio independentisten kokaleku gisa helburu partidistekin erabiltzeari dagokionez”.

 

Halaber, Gobernuari eskatzen zitzaion “behar diren neurriak har zitzan, zuzenbidearen arabera, ekidite aldera egun horretan naturagune bat, babestua eta herritar guztiek libreki gozatzekoa, okupatua izan dadin helburu partidista, partikular eta legez kanpoko baterako, zalantzarik gabe mugatuko baitu gune horiek modu baketsuan erabil ditzaten aipatu erreibindikazioak partekatzen ez dituztenek”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak Gure Esku elkarteak antolatutako Erabakitzeko eskubidearen aldeko Pirinioetako Bidea ekimenari buruz hitz egiten zuen, uztailaren 2an Baztanen eta Erronkari bailaran izanen dena, “eztabaida subiranista suspertzeko gure ondare naturaleko funtsezko elementuen erabilera” salatzeko.

 

Azaldutakoaren arabera, 300 gailur baino gehiago argiztatzean datza ekimena, Higer lurmuturretik (lrun) Creus lurmuturreraino (Ampurdan gaina) lerro argitsu bat osatzeko, “Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko” helburuarekin.

 

Jorge Aguirre (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Carlos Pérez-Nievas, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Isabel Olave, Cristina Ibarrola, José Suárez, Marta Álvarez (Navarra Suma), Inma Jurío, Virginia Magdaleno (PSN), Jabi Arakama, Blanca Regúlez (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).

 

 

www.parlamentodenavarra.es

• Mozioa (80. NPAO, 2022-06-17koa)