Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena AHTaren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko etxebizitza-planeamenduei berriz ekin diezaien
Navarra Sumaren iritziz etxebizitza babestuen eskaeraren igoerari administrazio publikoek eman dioten erantzuna ez da nahikoa
Parlamentuko osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “berriz ekin diezaien AHTaren eta Donapearen Udalez gaindiko Plan Sektorialeko etxebizitza-planeamenduen onespenari eta exekuzioari (7.000 etxebizitza babestu baino gehiagoko eta 3.000 etxebizitzako edukierak, hurrenez hurren), eta azkartu ditzan”.
Baztertutako mozioak bigarren atalean Foru Exekutiboari eskatzen zion “berrikus dezan David eta Emanzipa programen araudia, horren aplikazioak gaur egun sortzen dituen egoera bidegabeak konpontzeko”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak Errealitate Sozialaren Behatokiak eta Arartekoak emandako datuak aipatzen ditu, azaleratzeko etxebizitza babestu baten esperoan dauden pertsonen eta familien kopurua etengabe hazten ari dela (10.000 pertsona) eta Nafarroako Gobernuak emandako erantzuna “hutsaren hurrengoa” dela.
Testuinguru horretan, eta Arartekoak proposatutakoaren ildotik, talka-planak eskatzen dira "gero eta larriagoa den arazo honi aurre egiteko; izan ere, arazoaren larritasuna areagotu egiten da, hainbat aitzakiagatik gelditutako hirigintza-planak daudela egiaztatu baita".
Alokairu sozialari dagokionez, eskaintza “eskasa” dela aipatzen da eta “premiak eta arazoak konpontzen ez dituztela” argudiatzen da.
-
Mozioa (60. NPAO, 2021-05-11koa)