Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Otsailak 18

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena akusazio partikular gisa ager zedin Davalor auziagatik Ayerdi kontseilari ohiaren aurka irekitako auzian

Navarra Sumak 4 milioi euro baino gehiagotan kuantifikatu ditu diru publikoak bidegabe erabiltzeagatik diru-kutxa publikoei eragindako kalteak, baina ez du babesik aurkitu

Parlamentuaren Osoko Bilkuran mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “bidezko formalitatearekin eta une prozesal egokian akusazio partikular gisa ager dadin, kaltedun bezala, Nafarroako Gobernuko kontseilari ohi Manu Ayerdi Olaizolaren aurka irekitako auzian”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak aipatzen zuen Foru Administrazioa “zuzenean kalteturik” gertatzen zela bere kontseilari izandakoaren “balizko delituengatik, zeinak bere dimisioa aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea betez”.

 

Funts publikoen ustezko bidegabeko eralgitze eta prebarikazio delitu birengatik Manu Ayerdiren aurka irekitako auzi penala dela eta, azaltzen zen Nafarroako Gobernuak “behar besteko baldintzak” betetzen dituela legitimazio aktiboa izateko aipatu prozeduran, kaltedun gisa.

 

www.parlamentodenavarra.es

Mozioa (21. NPAO, 2021-02-16koa)