Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Urriak 30

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena Arreta Jarraituko eta Larrialdiko Guneetako ordutegia manten zezan eta Erriberriko gunea berreskura zezan

UPNk argudiatzen zuen distantziek, biztanleriaren sakabanaketak eta zahartzeak Arreta Jarraituko gunak funtsezko zerbitzu bihurtzen dituztela landa-eremuetan osasun-sarbidean berdintasuna bermatzeko

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “berma dezan ez dela ordutegia murriztuko arreta jarraituko eta larrialdiko arretako gune bakar batean ere, egun dauden guztien fun tzionamendua mantenduko dela eta Erriberriko gunearen ordutegia berreskuratuko dela”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatu duen mozioak adierazten zuen Erriberriko Osasun Zentroan dagoen Arreta Jarraituko eta Larrialdiko Guneko arratsaldeko larrialdiak kentzeak—aurretik gaueko arreta kendu zen—, “kezka, ziurgabetasuna eta ezinegona” sortu dituela eta kezka hori “Nafarroako beste landa-eremu batzuetara ere hedatu dela, beldur baitira ez ote dieten kenduko haien segurtasunerako eta ongizaterako funtsezko baliabide bat: arreta jarraituko eta larrialdiko arretako guneak”.

 

Alde horretatik, proposamena egin duenak azpimarratzen zuen arreta jarraituko eta larrialdiko arretako guneak egotea Nafarroako herritarren oinarrizko eskubidea dela, “batez ere landa-eremuetan, non distantzien, biztanleriaren sakabanaketaren eta zahartzearen ondorioz are beharrezkoagoa baita zerbitzu hori osasunerako sarbidean berdintasuna bermatzeko”.

 

•          www.nafarroakoparlamentua.eus

•          Mozioa (125. NPAO, 2025-10-28koa)