Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Maiatzak 14

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena errefusa zezan Ministerioaren eskaintza, mutualitateei txertatzeko ahalmena ematekoa

Desberdintasunak areagotzeko arriskuaz ohartarazten zuen EH Bilduk, lehentasuna emanen baitzaie enplegua duten pertsonei langabetuen aurretik

Osasun batzordeak mozio bat baztertu du gaur Navarra Sumaren aurkako botoekin, PSNren abstentzioarekin eta Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin (Izquierda-Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu), zeinaren bidez Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen baitziren “errefusa dezaten Ministerioaren eskaintza, mutualitateei txertatzeko ahalmena ematekoa”.

 

Baztertutako mozioak bigarren atalean Nafarroako Gobernuari eskatzen zion “justifikaturiko beharra izanez gero, ahalbidetu dezan mutualitateen giza baliabideak eta baliabide materialak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esku jartzea, herritar guztiak txertatzeko langileak eta baliabideak areagotzeko xedez”.

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako mozioak zalantzan jartzen du CEOErekin eta Gizarte Segurantzaren mutualitate laguntzaileekin hitzarmena sinatzea, entitate horiek parte har dezaten COVID-19aren aurkako txertaketan, eta are gehiago, “enpresei txertoak erosteko aukera ematen bazaie”. Izan ere, osasun egoeraren desberdintasunak areagotzeko arriskua egon daitekeela ohartarazten du, “lehentasuna ematen baitzaie enplegua dute pertsonei langabetuen aurretik”.

 

Gauzak horrela, eta informazio "espezifikoagorik" ez dagoenez, azpimarratzen da mutuetako ahalmen logistikoak eta osasun-langileak autonomia-erkidegoen esku jartzea ez dela inolaz ere ekitatearen bermea, Nafarroako Osasun Plataformak argudiatzen duen bezala.

 

Nuria Medina (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Cristina Ibarrola, Ángel Ansa, Marta Álvarez, Raquel Garbayo, Iñaki Iriarte, Elena Llorente (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Virginia Magdaleno (PSN), Ana Ansa, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Txomin González, Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (57. NPAO, 2021-05-04koa)