Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Martxoak 8

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena ez dezan Gastiaingo Errota Berriko presa eraits

Navarra Sumak egungo presak eragin ditzakeen ingurumen-afekzioei aurre egiteko neurri zuzentzaileak eskatzen zituen, hala nola duela bost mende eraikitako presa horretara egokitutako eskala bat eraikitzea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak mozio bat baztertu du gaur boto haztatuaren bitartez, PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoarekin, EH Bilduren eta I-Eren abstentzioekin Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “ez dezan Gastiaingo Errota Berriko presa eraits, eta neurri zuzentzaileak har ditzan egungo presak eragin ditzakeen ingurumen-afekzioei aurre egiteko, hala nola duela bost mende eraikitako presa horretara egokitutako eskala bat eraikitzea”.

 

PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek ordezteko in voce zuzenketa bat aurkeztu dute, Navarra Suma ekimenaren titularrak onartu ez duena, eta asmoa zuen Kultura eta Kirol Departamentua premiatzea, zehazki Kultura Zuzendaritza Nagusia, “Gastiaingo Errota Berriko presan inolako jarduketarik egin baino lehen parte-hartze prozesu bat abia dezan eremu horretan, sor daitezkeen kezkak jasotze aldera, eta presaren ondare-balioari buruzko txosten bat egin dezan”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Sumak sustatutako mozioak defendatzen zuen Gastiaingo Errota Berria eta presa “inguruko bazter interesgarrienetako bat” dela, ez bakarrik ondareaz (materiala eta immateriala) eta historiaz bezainbatean duen interesarengatik, “baita flora eta fauna autoktonoaren aparteko biodibertsitatearen paisaia- eta kontserbazio-balioagatik ere”. Gaineratzen zuen errota zaharreko presa eraisteak “higadura handia” eragin dezakeela bertara iristeko Erdi Aroko zubiaren zimenduan.

 

Ildo horretan, eta kontuan hartuta Ega ibaiaren eremu horrek fauna ugari duela, eta habitat ezin hobea dela desagertze arriskuan dauden zenbait espezierentzat, hala nola bisoi europarrarentzat edo koba-saguzarrentzat, proposamena egin duenak proposatzen zuen eskala bat eraikitzea ibaian dauden arrain-espezieentzat, presaren eremuan ibilgua iragazkortzeko.

 

Blanca Regúlez (Geroa Bai) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira Miguel Bujanda, Pedro González, Ángel Ansa, Raquel Garbayo, Alberto Bonilla, Pachi Pérez (Navarra Suma), Javier Lecumberri, Jorge Aguirre, Virginia Magdaleno (PSN), Pablo Azcona (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Maiorga Ramírez (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (26. NPAO, 2023-02-15ekoa)