Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 30

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena lidergoa har dezan ekonomiaren eta gizartearen garapen estrategikoaren plangintzan eta zuzendaritzan

Egungo krisiak kudeatzeko, botere publikoek pandemiari eta Ukrainako gerrari aurre egiteko bultzatu zuten eredu berria jarritzeko deia egiten zen

Parlamentuaren Osoko Bilkurak mozio bat baztertu du, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “lidergo argia egin dezan gure ekonomiaren eta gizartearen etorkizunerako estrategikoak diren sektoreen garapenaren plangintzan eta zuzendaritzan, bere eskumen-eremuan burujabetza estrategiko handiagoa sustatuz”. UPN, PPN eta Vox taldeek kontrako botoa eman dute eta PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek, berriz, aldekoa.

 

Mozioa ezetsi egin da, elkarren segidako hiru bozketaren ondoren, 20ko berdinketa hautsi gabe.

 

Baztertutako mozioaren bigarren puntuan, bestalde, Foru Gobernua premiatzen zen “garapen eredu argi bat ezar dezan, berdintasunean, inklusioan eta gizarte ongizatean, ingurumen-jasangarritasunean eta lurralde-kohesioan oinarritua”.

 

Era berean, jada hirugarren atalean, Nafarroako Gobernuari dei egiten zitzaion “tresnak sor ditzan eta egun daudenak garatu ditzan, parte hartzeko eta zuzenean erabakitzeko ahalmena izate aldera gure ekonomiaren eta gizartearen etorkizunerako estrategikoak diren sektoreetako eragile giltzarrietan”.

 

Zioen azalpenean, Contigo-Zurekin talde parlamentarioak bultzatutako erabakiak dio politika ekonomikoan paradigma aldaketa onuragarria izan zela, 2008ko krisiaren kudeaketak porrot egin ondoren, Europak larrialdi egoerak kudeatzeko eredu berri bat hautatu zuenean, elkartasunean oinarritutako sustapen ekonomiko eta sozialarekin estuago lotua, pandemiaren edo Ukrainako gerraren harira egiaztatu ahal izan den bezala.

 

Hala ere, “austerizidioa” baztertzeko bidean arazoak ere izan dira, besteak beste “industriako hornigaien eta nekazaritzako elikagaien kate globala etetea” eta ondorioz “inflazioa handitzea; arazo horiek guztiek teknologia-lehiari dagokionez atzerapen orokorra eragin dute, eta Europa egoera leuntzen saiatu da zorra mutualizatuz NGEU funtsen bitartez”.

 

Zehazten denez, helburua da “estatu kideen modernizazio ekonomikoa eta soziala sustatzea, sektore estrategikoak bultzatuz”. Beraz, “botere publikoek” antolatu behar dute etorkizuneko garapena.

 

* EH Bildu talde parlamentarioak bat egin du greba orokor feministarekin, eta, arrazoi horrengatik, ez du parte hartu osoko bilkuran.