Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena N-121-A errepidearen gaineko erabakiak baloratzeko lantalde bat eratu zezan
Navarra Sumak errepidea 2+2 trazadurako proiektu bihur dadin eskatzen jarraitzen du, baina ez du babesik lortu
Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuari eskatzen baitzitzaion “mozio hau onetsi eta hilabeteko epean lantalde bat eratu dezan, ebatz dezan abian den proiektua egokia ote den eta 2+2 trazadurako proiektu bihurtzea komeni ote den eta bide horren etorkizuna azter dezan”.
Adierazten zenez, lantalde hori osatuko lukete “Nafarroako Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren ordezkariek, Nafarroako garraio eta logistika elkarteen ordezkariek, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren ordezkariek, talde parlamentarioen ordezkariek eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkariek”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak 2+2 trazaduraren aldeko “adituen gomendioak” jarraitzeko deia egiten zuen, bai eta bide horri dagozkion estatistikei kasu egiteko ere, “errepide hori 2+1 bide bihurtzeko obrak aurrera egin duenez”, N-121-A errepidearen inguruko erabakiak baloratzeaz arduratuko den lantalde bat osatzeko, atzerapenik gabe.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (82. NPAO, 2021-06-18koa)