Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Irailak 30

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena N-121-A errepideko Iruña-Sunbilla tarteari buruz Nafarroako Arartekoak egindako eskaria aintzat har dezan

Javier Enérizek 2 + 2 alternatiba aurreikusten duen proiektu bat idaztearen alde egin duela argudiatzen zuen Navarra Sumak, baina ez du babesik jaso

Parlamentuko osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “Arartekoaren eskaria aintzat har dezan eta Iruñetik Sunbillara bitarteko tarterako 2+2 konponbidea behin betikoa izateko azterlan bat egin dezan”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak azaltzen zuenez, N-121-A errepidearen trazadurarik egokienari dagokionez Arartekoak emandako ebazpenak dio “arrazoizkoa litzatekeela Iruñetik Sunbillara bitarteko tartean erreiak bikoiztea, hartara bide horren segurtasuna areagotuko litzatekeelako”, eta Ciriza kontseilariak, aldiz, orain dela gutxi iragarri du ez duela Arartekoaren eskaria aintzat hartuko. Bi jarrerak kontrajartzen zituen mozioak.