Mozio bat baztertu da, Osasun Departamentua premiatzen zuena jaioberrien baheketa zabaldua ezar zezan
Neurri eraginkorra da gaur-populazioaren ezgaitasun fisikoaren eta psikikoaren inzidentzia murrizteko, gaixotasun endokrino-metabolikoen diagnostiko goiztiarra ahalbidetzen baitu
Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat baztertu du gaur Navarra Sumaren aldeko botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatu nahi zen “jaioberrien screening hedatua abiaraz zezan, urtebeteko epean halako gaixotasun-kopurua ezarriz non parean jarriko baikara nazio-mailan programa hauetan lider diren autonomia erkidegoekin”.
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek ordezteko zuzenketa bat aurkeztu dute, Navarra Sumak ekimenaren titularrak onartu ez duena, zeinak Osasun Departamentua premiatu nahi zuen “jaioberrien screening hedatua abiaraz zezana Screening-ari buruzko Ponentzian eta Osasun Sistema Nazionalaren zorro komunean zehaztutako irizpideei jarraiki eta ez beste irizpide batzuetan oinarrituz”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentariaren ebazpenak azaltzen du nahiz eta Nafarroak patologia berri bat sartu duen screeningean 2019ko urritik aurrera (biotinidasa defizit)a, beste autonomia erkidego batzuekiko inekitate-egoera nabarmen batean segitzen duela.
Ildo horretan, azpimarratzen da autonomia erkidegoek “zilegi izanen dutela beren zorro osagarrian Osasun Sistema Nazionalaren zorro komunean ez dauden teknika, teknologia edo prozedurak sartzea, non jaioberrien gaixotasun endokrino-metabolikoen screening programan sartzen diren zazpi gaixotasunak”
Jaioberrien screening programek gaixotasun endokrino-metabolikoen diagnostiko goiztiarra eta tratamendu-ezarpen goiztiarra ahalbidetzen dute, halatan modua emanik haurren bizi-kalitatea nabarmen hobetzeko. Kasu askotan programa horiei esker, haur horiek normaltasun osoa lortzen dute. Programa horien ezarpena neurri eraginkorra da, beraz, “haur-populazioan ezgaitasun fisikoaren eta psikikoaren intzidentzia murrizteko”.
-
Mozioa (2. NPAO, 2020-01-10ekoa)