Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Otsailak 6

Mozio bat errefusatu da, Nafarroan enpresen eta zerbitzuen zirkulazio askea lagunduko duen lege bat abian jartzearen aldekoa.

PPrentzat, zeina baita ekimena aurkeztu duena, "duela denbora batetik hona, enpresen erakartzerako pizgarriak kentzen dituen eredu ekonomiko bat hartu du Nafarroak".

Parlamentuaren Osoko Bilkurak mozio bat errefusatu du gaur, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak emandako aurkako botoekin, Voxen abstentzioarekin eta UPN eta PPNk emandako aldeko botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita "Nafarroako Foru Komunitatean enpresen eta zerbitzuen zirkulazio askea lagunduko duen lege bat abian jar dezan".

 

Zioen azalpenean, PP talde parlamentarioak aurkezturiko mozioak justifikazio gisa zioen "Nafarroak komunitate erakargarria izan nahi badu enpresentzat, ezinbestekoa da gure merkatua liberalizatuko duten neurriak sustatzea".

 

Ez da onetsi gehitzeko zuzenketa bat, UPN talde parlamentarioak sustatua, zeinak eskaera hori mugatzen baitzuen “betiere Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak eta araudia eta gure foru araubidea errespetatzen eta betetzen badira”

 

Moziogileen esanetan, "Duela denbora batetik hona, Espainiako beste leku batzuetako enpresen erakartzerako, finkatzerako eta aurrerabiderako pizgarriak kentzen dituen eredu ekonomiko bat hartu du Nafarroak; horrek desinbertsiorako eta lehiakortasun-galerarako deriba bat ekarri du, eta hori oso kaltegarria da Nafarroako Foru Komunitatearentzat". 

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoEnmienda UPN no aceptada