Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 31

Mozio bat ezetsi dute, Nafarroako Parlamentua premiatzen zuena Pedro Sánchezen Gobernuari osorik dimititzeko eska diezaion

Voxek “ustelkeria eta erakundeen degradazio etengabea” aipatu ditu hauteskunde orokorren deialdi aurreratua berehala egin dadila eskatzeko, baina ez du nahikoa babesik izan

Parlamentuaren Osoko Bilkurak mozio bat ezetsi du gaur, Legebiltzarra premiatzen zuena “Pedro Sánchez presidentearen Gobernuari batera dimititu dezala eta hauteskunde orokorrak deitu ditzala eskatzeko”. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek kontra bozkatu dute, eta UPNk, PPNk eta Voxek alde.

 

Ezetsi den mozioaren bigarren puntuan Foru Legebiltzarrari eskatzen zitzaion “Estatuko Gobernuak sustatzen duen erakundeen degradazioarekiko gaitzespena adieraz dezala, espainiarren berdintasuna eta batasuna hausteko eta zuzenbide estatua apurtzeko mehatxua baita”.

 

Era berean, eta hirugarren apartatuan, Nafarroako Parlamentuari eskatzen zitzaion “babesa agertu diezaiela jazarpena, esetsia eta presioak alde batera utzita gobernu ustel horren delituak argitzeko eta epaitzeko lanean diharduten zerbitzari publiko guztiei”. UPN eta PPN abstenitu dira eta gainontzekoak beren botoari eutsi diote.

 

Zioen azalpenean, Vox talde parlamentarioak sustatutako mozioak adierazten zuen ekimena bultzatzeko arrazoia zela Rajoyri egindako zentsura moziotik sei urte pasa ostean Sánchezen Gobernua “erakundeen degradazio etengabean” dagoela murgilduta, eta hari egozten diote gogoan diren ustelkeria ekonomiko, politiko eta moraleko ekintzarik larrienak egiteko beharrezko testuingurua” sortu izana.

 

Horren harira, ekimen zehatzak kritikatu dituzte, hala nola “Kataluniako separatistei indultuak ematea, sedizio delitua desagerraraztea eta bidegabeko eralgitzearen delituaren erregulazioa aldatzea”, eta ondoren aipatu dute “zenbait ikerketa daudela irekita”. Amaitzeko, “Espainiako historian izandako gobernurik ustelena” delako usteaz konbentzituta, adierazi da “halabeharrez eman behar zaiela ahotsa espainiarrei hautetsontzietan”.

 

 

•    www.parlamentodenavarra.es
•    Publicación de la moción (BOPN, nº 123, de 29-10-2024)