Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Apirilak 11

Mozio bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den jarrera positibo eta proaktiboagoa izan dezan euskara hedabideetan sustatzeari dagokionez

Autoritateei Euskalerria Irratiari lizentzia bat berma diezaioten eskatu diete, alegia, Nafarroan programazioa euskara hutsez ematen duen irrati bakarrari

Nafarroako Gobernua Nafarroan hiri-barruan euskara hutsean emitituko duen irrati bat egotea berma dezan premiatzen duten bi ebazpen onetsi dituzte

Euskalerria Irratiaren egoera aipatzen da eta Hizkuntza Gutxituen Europako Batzordearen gomendioak betetzea eskatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Hizkuntza Gutxituen Europako Batzordearen gomendioak bete ditzan eta Nafarroan hiri-barruan euskara hutsean emitituko duen irrati bat egon dadin berma dezan”.

Mozioak bigarren puntu bat zuen, UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin eta SNren abstentzioarekin bazter utzi dena, zertarako eta Nafarroako Gobernuari eskatzeko “Eusko Jaurlaritzarekin hitz egiten has dadin, euskaraz emititzen duten ETB1 eta ETB3 telebista-kateak LTD bidez ikusi ahal izan daitezen Nafarroan”.

Zioen azalpenean, atxiki gabekoek bultzatutako ebazpena Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna behin eta berriro urratu izanari dagokio, eta, zehazki, Adituen Batzordearen azken txostenari, bertan “Euskalerria Irratiari lizentzia bat bermatzearen” alde egiten baita, “Nafarroan euskara hutsean emititzen den irrati bakarrari”, alegia.

Proposatu dutenek nabarmentzen dute batzorde horrek sorpresa hartu zuela “Euskalerria Irratia behin eta berriro bazter gelditu delako lizentziak esleitzeko prozesuetan, bai eta urteko dirulaguntzetatik ere. Gainera, azpimarratzen du organoa kexatu dela informazio-eskaeraren araberako erantzun osorik jaso jabe jarraitzen duelako.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 94. zk., 2012-11-13koa)

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, mozio bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “jarrera positiboagoa eta proaktiboagoa har dezan euskara hedabideetan sustatzeari dagokionez, halako moduan non euskara hutseko irrati-emisioa erraztuko baitu”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den orain arte izan duen jarrera berrazter dezan, Euskalerria Irratiarentzako lizentzia bat emateari dagokionez, haren borondatearen kontrako irregulartasun-egoera konpontze aldera”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “hiru hilabeteko epean, esleipen prozesu honen ondoren bete gabe geratu izan zitezkeen behar komunikatiboei buruzko ikerketa bat egitera. Idatz-zati horrek PPNren babesa jaso du, beraz, UPN bakarrik azaldu da aurka.

Azkenik, Foru Komunitateko Gobernuari eskatzen zaio “Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Ministerioari eskuragarri dauden lizentzia kopurua handitu dezan eskatzea, hartara alor horretako beharrak betetzeko eta aniztasuna ziurtatzeko, batez ere, linguistikoa”. Eskaera horrek aho batez egin du aurrera.

Azken bi idatz-zati horiek Bildu, Aralar-Nabai, Izquierda-Ezkerra eta atxiki gabekoek sinatutako gehitze-zuzenketa baten ondorio dira.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai, I-E parlamentu-taldeek eta atxiki gabekoek bultzatutako ebazpenak hainbat gora jotzeri dagokio, izan ere, “ebazpenek, epaiek, gomendioek eta eskaerek” ez dute egoera konpontzea lortu. Gainera, diotenez, “bereziki mingarria da, bidegabea izateagatik eta denboran luzatzeagatik, Euskalerria Irratiak bere borondatearen aurka bizi duen irregulartasun-egoera”.

Halaber, proposatu dutenek Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Gutunari buruzko Europako Kontseiluaren hirugarren txostena ere aipatzen dute. Izan ere, nahiz eta ez dagoen hartutako konpromisoen betetzeari buruzko ikuspegi komun bat, txostenean “Nafarroako Gobernuak onartzeko moduko hainbat gomendio” jasotzen dira.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 13. zk., 2013-02-04koa)