Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Maiatzak 13

N-121-A errepidea 2+2 edukiera handiko autobia bihurtzea proposatzen zuen mozioa baztertu da

Navarra Sumaren ustez 2+1 proiektua ez da nahikoa enpresa-jardueraren galera eta despopulazio-prozesuaren areagotzea iraultzeko

Parlamentuko osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “N-121-A errepidea 2+2 autobia/edukiera handiko errepide bihur dezan”.

 

Baztertutako mozioak bigarren atalean Foru Exekutiboari eskatzen zion “helburu hori lortzeko beharrezkoak diren erabaki eta jarduketa guztiak urgentziaz har eta gauzatu ditzan, 2+1 errepide bihurtzeko aurreikusitako obrak egokituz 2+2 autobia/edukiera handiko errepide bat egiteko”.

 

Navarra Sumak, ekimenaren titularrak ez du onartu Podemos-Ahal Duguk aurkeztu duen gehitzeko zuzenketa, eskatuz “ez dezan finantzabide bezala erabil itzaleko bidesariaren formula; izan ere, pagatu beharreko kanona Nafarroako Gobernuaren aurrekontuko gastu bateratu bihurtuta dago”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak nabarmentzen du errepide hori “birdimentsionatzeko” beharra, trafiko-dentsitatea eta segurtasun nahiz egokitasun neurriak bermatuz, “Nafarroaren iparraldeak bere enpresa-jardueraren galera eten ahal izan dezan eta despopulazio-prozesuari galga jarri ahal izan diezaion, hartara produkzio-zentro bihurtu ahal izateko”.