Nafarroa Suspertu Planari buruzko Batzorde Bereziaren irizpena onetsi du Parlamentuaren osoko bilkurak
Hiru asteko lanaren ostean 126 proposamen baliozkotu dira eta Legebiltzarraren ekarpen hau, loteslea ez izan arren, Nafarroako Gobernuari igorriko zaio
Parlamentuaren osoko bilkurak gaur Nafarroa Suspertu Planari buruzko Batzorde Bereziak egindako irizpena onetsi du, PSN eta Geroa Bairen aldeko botoekin eta Navarra Sumaren, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren abstentzioekin. Hiru asteko lanaren ostean, aurkeztutako 168 proposamenetatik 126 baliozkotu dira eta Legebiltzarraren ekarpenak Nafarroako Gobernuari igorriko zaizkio. Hala ere, irizpenean jasotako neurriak ez dute izaera loteslerik.
Osoko bilkurako eztabaidan taldeek mantendu dituzten 40 erabaki proposamen ere eztabaidatu dira, 16 Navarra Sumarenak, PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk mantendutako 1, EH Bilduk mantendutako 11, Podemos-Ahal Duguk mantendutako 1 eta Izquierda-Ezkerraren 11. Batzorde berezian aztertu zituztenean bezala, denak baztertu dituzte.
Parlamentuko zuzendaritza organoko kideez gain, horiek Batzorde Bereziaren Mahaia osatuko baitute, Unai Hualde buru duen Batzordea beste hamaika kidek osatu dute: Javier Esparza, Carlos Pérez Nievas, José Suárez (Navarra Suma), Ramón Alzórriz, Ainhoa Unzu (PSN), Uxue Barkos, María Solana (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).
Talde parlamentarioetako eta foru parlamentarien elkarteko gainerako kideak ordezko izan dira, eztabaida sektorialak espezializazio handiagokoak izan daitezen.
Maiatzaren 20an eratutako Batzorde Bereziak oro har lau ardatz izan ditu izpide bere eztabaida eta ekarpenetan: ekonomiaren suspertzea eta ekoizpen ereduaren modernizazioa; gizarte babesa eta zaintza sistemak indartzea eta zerga sistemaren hobekuntza.
Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde guztien ekimenez sortu zen Batzorde Berezia maiatzaren 13an, eta erabaki guztiak boto haztatuaren bidez hartu dira.
Nafarroa Suspertu Plana Nafarroako Gobernuak sustatutako programa bat da, koronabirusak sortutako krisi ekonomiko, sozial eta sanitarioaren aparteko larritasunari ahalik eta azkarren erantzuteko helburua duena. Parlamentuaren "zilegitasuna eta eraginkortasuna" baliatuz, Foru Gobernuak irekitako parte-hartze prozesuan bere ekarpenarekin lagundu nahi izan du.
Onetsitako erabaki proposamenak:
Bilkura mistoa izan da (presentziala eta telematikoa), eta osoko bilkuren aretoan bildu dira Unai Hualde Legebiltzarreko Lehendakaria, Inma Jurío eta Yolanda Ibáñez lehendakariordeak, Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Maiorga Ramírez idazkariak eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten sei taldeetako eledunak. Gainerakoek botoa eskuordetu dute. María Chivite Gobernuko Lehendakaria ere bertan izan da, Javier Remírez eta José Mari Aierdi lehendakariordeak ere bai, baita Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Bernardo Ciriza Lurralde kohesiokoa eta Migrazio Politikak eta Justiziako kontseilari Eduardo Santos ere bai.
-
Publicación de la moción (BOPN, nº 54, de 19-05-2020)
Archivos adjuntos
Dictamen Comisión Especial 'Reactivar Navarra-Nafarroa-Suspertu'