Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Legea
Osoko Bilkuran onetsia. 2022ko otsailaren 3an
Nafarroako Parlamentuak Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Legea onetsi du gaur PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin. Legeak 4.587 milioiko gastua jasotzen du (% 4,3 gehiago, 190,82 milioi) eta 4.730.799 milioiko aitortutako eskubide garbiak (% 7,13 gehiago, 314,84 milioi).
Kontuen Ganberak bere garaian emandako txostenaren arabera, Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrek Foru Administrazioaren egoera ekonomiko-finantzarioaren ikuspegi orokorra eskaintzen dute. Hala, txostenak honako erakundeen kontuak jasotzen ditu: Nafarroako Gobernua eta haren erakunde autonomoak, Nafarroako Kontseilua, sozietate eta fundazio publikoak, eta Parlamentua eta haren mendeko erakundeak –Kontuen Ganbera eta Arartekoa–.
Nafarroako Gobernuaren kontuei dagokienez, 2020an 4.496,53 milioi euro ordaindu zituen eta diru-bilketa garbia 4.615,89 milioikoa izan zen.
Gastuen kapitulu nagusia ohiko transferentziei buruzkoa da, 1.679,71 milioikoa baita (% 5,7 gehiago), aitortutako betebeharren % 37, hain zuzen. Jarraian langile-gastuak datoz, 1.469,06 milioi (% 4 gehiago, 63 milioi), gastu osoaren % 32 egiten dutenak.
Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntek 737,90 milioi egin zuten (% 10 gehiago), eta horien artean nabarmentzen dira materiala eta hornidurak erostearekin lotutako zenbait kontzepturen igoera, % 11 (45 milioi), gizarte-zerbitzuen zorroaren kudeaketa, % 13 (15 milioi), eta osasun-laguntzako itunak, % sei (3 milioi). Inbertsioak 142,14 milioikoak izan ziren (% 5 gehiago).
Diru-sarrerei dagokienez, zuzeneko zergek 1.928.569 milioi egin zuten (% 2 gutxiago) eta zeharkakoek, berriz, 1.730.128 milioi (% 12 gutxiago). Hirugarren finantzaketa-iturri nagusia zorpetzea da, 648 milioirekin.
Finantzazkoa ez den aurrekontu-saldoa (diru-sarreren eta gastu ez-finantzarioen arteko aldea) negatiboa izan zen, 203 milioikoa. Aurrekontu-emaitza doitua 250 milioikoa da, 2019koa baino % 68 handiagoa (101 milioi). Gastu orokorretarako diruzaintza-gerakina ere positiboa da, 273 milioikoa, eta % 97 handitu da aurreko ekitaldiarekiko.
Gastuaren zati handiena (% 27), osasun arlora bideratutakoa da (% 10 gehiago, 114,07 milioi), eta jarraian hezkuntzakoa dago, % 17koa (% 9 gehiago, 62,84 milioi). Estatuarekiko hitzarmen ekonomikoari dagokio gastu osoaren % 12, 549,46 milioi (% 26 gehiago) bere gain hartu gabeko eskumenengatik.
2020an beste bosturteko baten oinarrizko ekarpena ezarri behar zen. Aldi horretan onartu ez zenez eta Estatu Aurrekontu Orokorren proiektua ere onetsi ez zenez, adostutako azken kopurua ordaindu zen. Behin-behineko ekarpen hori 2019koaren berdina izan zen, 529,58 milioikoa, nahiz eta Hitzarmenetik eratorritako gastuak, 2020. Urteari dagokionez, 549,46 milioikoak diren, lehen adierazi bezala.
Zor publikoak % 8 egin zuen eta gizarte-zerbitzuek eta -sustapenak % 14.
2019arekin alderatuta, tributuen diru-bilketa likidoak % 8 egin du behera, 3.627 milioikoa izan arte. Diru-bilketa hori Nafarroako BPGd-aren % 19 da, 2019koaren berdina.
2020ko abenduaren 31n, Administrazioaren kostu amortizatuko finantza-zorra 3.310,6 milioikoa zen (%12 gehiago). Haren ehuneko zortzik epe laburreko epemuga du. Sarrera arruntei dagokienez, % 82 da, 2019an baino % 11 puntu gehiago. Finantza-karga 2019. urtearekin alderatuta hiru puntu gutxitu da.
2020an, zorraren batez besteko interes-tasa orokorrak behera egin du: ehuneko 2,11tik ehuneko 1,63ra. Zorraren guztizkoa amortizatzeko dauden aurreikuspenei dagokienez, % 54,4 2027 baino lehenago amortizatu behar da.
2021eko martxoan, ratingeko agentzia batek Nafarroako epe luzeko zorrari kalifikazio hau eman zion: “AA-, perspektiba negatiboarekin” (baimendutako gehieneko maila Estatuaren balorazioa kontuan hartuta).
Foru Komunitateak emandako abalen saldoa 70,87 eurokoa zen abenduaren 31n. Saldo bizia, guztira, % 29 jaitsi da (28,81 milioi), eta nabarmentzekoak dira Sodena-Europako Inbertsio Bankuaren (21,01 milioi) eta Club Atlético Osasunaren (3,97 milioi) beherapenak.
Bestalde, Kontuen Ganberaren txostenak lanpostu finkoen kopuruaren beherakada bat eta lanpostu hutsen igoera bat erakusten ditu. Azterketa horren arabera, Foru Administrazioko 23.875 lanpostuetatik 8.103 hutsik daude, eta horrek egiten du lanpostu guztien % 34. Hala, nabarmentzen dira Osasunbideko, Hezkuntzako eta Administrazio Erroko behin-behinekotasun tasak (% 64, % 54 eta % 32 hurrenez hurren).
Horiek horrela, Kontuen Ganberak ondorioztatzen du langile finkoen kopuruak behera egin duenez, egiturazko beharrak eta behar iraunkorrak aldi baterako langileekin betetzen direla, eta joera hori kezkagarria dela, giza faktorearen nolabaiteko deskapitalizazioa sortzen eragiten duelako.
Enpresa publikoei dagokienez, 16 dira guztira. Haien ondare garbia 973,12 milioikoa da eta epe luzerako zorra 58,36 milioikoa (% 11 gutxiago). Ekitaldiaren emaitza doituak 17,6 milioiko galera egiten du. Sozietate publikoetako plantilla, guztira, 1.292 langilekoa da, goi zuzendaritzakoak barne.
Azken batean, Kontuen Ganberaren txostenak adierazten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen ekonomia- eta finantza-egoerak, aurreko urteetan hobetze-zantzu argiak zituenak, okerrera egin du hura definitzen duten adierazle gehienetan (finantzazkoa ez den aurrekontu-saldoa, aurrezki gordina eta garbia, ekitaldiaren emaitza eta funts propioak), eta zorpetzea nabarmen handitu da, neurri handi batean COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioz.
Testuinguru honetan, kontuan hartu beharra dago, halaber, zenbateko handi samarra egiten duen zor bat badagoela; datozen urteetan amortizatu behar da, eta hura bai ezarritako egutegiak, bai interes-tasen aldeak nabarmen baldintzatzen dute.
Egonkortasunari, zorrari eta gastu-arauari buruzko zerga-arauen betetzeari dagokionez, gogoratu behar da COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, eten egin zela 2020-2021 urteetarako.
Kontuen Ganberak jakinarazten duenez, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeak honako balio hauek ezartzea erabaki zuen 2020ko urriaren 6an:
% 2,6ko defizita 2020rako eta % 2,2koa 2021erako. 2020An % 0,87koa izan denez, adostutakoa bete da.
BPGaren ehuneko 19,6ko zor publikoa 2020rako, eta ehuneko 19,9koa 2021erako. 2020An % 19,05ekoa izan denez, adostutakoa bete da.
Gastu-arauaren kasuan, baimendutako % 2,9ko erreferentzia-tasa ondorerik gabe geratu zen Kongresuaren Osoko Bilkurak onartutako etetearekin. Nolanahi ere, 2020ko gastua % 1,96 handitu zen, eta, beraz, hala badagokio, aurreikusitako helburua beteko zen.
- www.parlamentodenavarra.es
- Mozioa (2. NPAO, 2020-01-10ekoa)