Nafarroako Egunari buruzko adierazpen instituzional bat egiteko proposamena baztertu du Parlamentuak
PSNk bakarrik babestu du Navarra Sumak aurkeztutako testua, zeinak Foruaren Hobekuntzari jarraituz, Nafarroarekiko bere konpromisoa adierazten baitu araubide, autonomia eta erakunde berekiak dituen eta banaezina den foru erkidegoa den aldetik
Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Nafarroako Egunaren ospakizunarekin, eta, Foruaren Hobekuntzari jarraituz, Nafarroarekiko bere konpromisoa adierazten baitu araubide, autonomia eta erakunde berekiak dituen eta banaezina den foru erkidegoa den aldetik. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute; Navarra Sumak eta PSNk alde bozkatu dute.
Bazter utzitako adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:
“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Nafarroako Egunaren ospakizunarekin eta, Foruaren Hobekuntzaren 1. artikuluan ezartzen den bezala, Nafarroarekiko bere konpromisoa adierazten du “foru erkidego bat” den aldetik, “araubide, autonomia eta erakunde berekiak dituena, banaezina Espainiako Nazioaren barnean sartua eta solidarioa herri guztiekin”. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela Foru Komunitateko erakunde guztiek Nafarroako Egunari daukan garrantziaren araberako edukia eman diezaioten, haren esanahi berezia bermatze aldera”.