Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Urriak 8

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoarentzat gardentasun plan berariazko bat taxutu dezan premiatzen da

11/2012 Foru Legearen xedapenei jarraiki, arau hori argia eta argigarria baita sozietate publikoek merezi dituzten gutxienekoei dagokienez

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-E parlamentu-taldeek haren alde eman dituzten botoekin eta Geroa Bai eta EH Bildu taldeen abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren barruan egun dauden enpresa publikoetarako gardentasun plan berariazko bat taxutu dezan eta berehala bete dezan, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean jasotako printzipio, eskubide eta neurri guztiak jasoko dituena, Nafarroako Foru Komunitatea osatzen duten eragile eta herritar guztien parte-hartzerako eta lankidetzarako beharrezkoak diren neurriak ezar ditzan eta ahal den informazio gehienearen eskuragarritasuna erraztu dezan”.

Zioen azalpenean, PSNk bultzatu duen mozioak 11/2012 Foru Legearen xedapenak jasotzen ditu, izan ere, araua “argigarria da eta argiro jasotzen du zeintzuk diren Nafarroako Gobernuaren esparruko sozietate publikoek merezi dituzten Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren gutxienekoak. Hori dena, beren arauek xedatzen dutena galarazi gabe”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 12. zk., 2015-09-25ekoa)