Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Ekainak 12

Nafarroako Eskola Kontseilua aldatzeari buruzko proposamena aintzat hartzea bazter utzi dute

Asmoa aniztasuna areagotzea zen, parlamentu-talde bakoitzeko ordezkari bana, lau sindikatu handienak, Kontseilua, UHUN eta NGK sartuta

Parlamentuko Osoko Biklurak, UPNk eta SNk haren aurka eman dituzten botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin, Nafarroako Eskola Kontseilua arautzen duen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legea aldatzeari buruzko lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi du gaur.

Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu duten lege proposamenaren xedea zen “politikaren, sindikatuen eta hizkuntzen arloan iritzi-aniztasuna ziurtatzea”, Nafarroako Eskola Kontseiluaren barruan parlamentu-talde bakoitzeko ordezkari bana, lau sindikatu handienetako ordezkari bana, UHUNko ordezkari bat, Kontseiluak proposatutako ordezkari bat eta Nafarroako Gazte Kontseiluko (NGK) beste bat sartuta, baldin eta ikasleei dagokien lekuren bat hutsik gelditzen bada. 

Legeak, orain idatzita dagoen moduan, ordezkaritza politikoa Nafarroako Parlamentuak berak izendatutako parlamentuko Hezkuntza Batzordeko bi kidera mugatzen du. Orain Carmen González (UPN) eta Pedro Rascón (SN) dira postu hori dutenak.

Sindikatuen esparruan, ordezkaritza ordezkari gehien dituen erakundeak proposatutako kide batera mugatzen da. Eta unibertsitatearen esparruan NUPeko batera eta Nafarroako Unibertsitateko beste batera. 

Hizkuntzaren esparruan, Nafarroaren berezko bi hizkuntzen “oreka” lortze aldera eta “beharrezko aholularitza errazte aldera hizkuntzen eta ereduen ohiko funtzionamenduari dagokionez”, Kontseiluak, alegia, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, ordezkari bat proposatu zezan nahi zuen.

Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Gorena Foru Komunitatearen barruan unibertsitatez kanpoko ikaskuntzaren programazio orokorrak ukitzen dituen gizarte sektoreentzako kontsultarako eta parte-hartzerako organo gorena da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 68. zk., 2014-05-23koa)