Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen dira zerbitzu publikoetan arreta presentziala pandemiaren aurreko mailetara igo dadin
Ganberak herritarren egonezinaren eta zerbitzu publikoen kalitate-galeraren berri eman du, eta aurrez aurreko arretaren eta aurrez aurrekoa ez denaren arteko oreka eskatu du
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen baitira “beren zerbitzu publikoetan arreta presentzialaren maila pandemiaren aurreko mailetara igo dadin urte hau amaitu aurretik”.
PSNk ordezteko zuzenketa bat aurkeztu du, Navarra Suma ekimenaren titularrak onartu ez duena, eta helburua zen administrazio publikoen osotasuna premiatzea “beharrezkoak diren urratsak egin ditzaten herritarrei eta langile publikoei informazioa eta prestakuntza emate aldera digitalizazioak dakartzan aurrerabide eta onuren gainean”.
Bestetik, administrazio publikoen osotasuna premiatzen zen “arreta presentzialaren maila nahikoa manten dezan, halako moldez non, zerbitzu publikoek beharrezkoa duten eraginkortasuna eta efizientzia errespetatuz, norbanakoen egoera pertsonal, sozial eta koiunturalek ez diezaieten bazterketarik ekar zerbitzu publikoak eskuratzerakoan”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak bultzatutako ebazpenak arreta ez-presentzialaren alde zerbitzu publikoek aurkezten duten desorekaren kontura “Nafarroako herritarren egonezin handiaren” berri ematen du, presentzialtasun ezak dakarren “kalitatearen galera eta erabiltzaileen atsekabea nabarmena den, esate baterako, Gizarte Segurantzarekin edo Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin izapideak egiterakoan”.
Hori dela eta, pandemia hasi eta bi urte eta erdira, eta duela gutxi banku-sukurtsalei adinekoen arretari buruz planteatutakoaren antzera (pertsona gehiago eta Internet gutxiago eskatu zuten), azpimarratzen da “digitalizazioa eta telelana ezin direla aitzakia izan etengabeko arreta ez-presentziala mantentzeko”.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (109. NPAO, 2022-10-04koa)
Archivos adjuntos