Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Irailak 18

Nafarroako eta Espainiako Gobernuei egiazko etxebizitza plan bat taxutzeko eskatzen zien mozioa baztertu da

Ganberaren gehiengoak etxebizitza merkatuaren eskuraezintasuna iraultzeko abian jarri diren politika publikoak defendatzen ditu eta oposizioak, berriz, eragingabetzat jo ditu

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin, atxiki gabeko parlamentariaren abstentzioarekin eta UPNren, PPNren eta Talde Mistoaren aldeko botoekin, zeinaren bidez Espainiako eta Nafarroako Gobernuak premiatzen baitziren “benetako etxebizitza-plan bat taxutu dezaten, eraginkorra dena eta Nafarroako etxebizitzaren arazoa konponduko duena, bereziki gazteentzat, eta, besteak beste, lurzoruaren liberalizazioa, etxebizitza sozialak egiaz eraikitzea eta zergak murriztea jasoko dituena”.

 

Talde Mistoak sustatu duen mozioak, zioen azalpenean, “promesa hutsalez” eta “neurri eragingabeez” hitz egiten du, adieraziz etxebizitza-merkatuak “plan ausartak eta egokiak” behar dituela, etxebizitza eraiki ahal izateko eta gero eta eskasagoa den eskaintza gero eta handiagoa den eta bete ezin den eskari batera egokitzeko.