Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen aldaketa onetsi da
Errekerimenduei epean erantzuten ez dieten administrazio publiko edo entitateei 1.500 euroko isunak jartzeko ahalmena ematen zaio arartekoari, hogei egunean behin errepikatzeko aukerarekin
Parlamentuko osoko bilkurak aho batez onetsi du gaur Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen aldaketa. Aldaketa honekin, eskatutako informazioa edo dokumentazioa bidaltzen ez duten edo beren ebazpenei erantzuten ez dieten herri-administrazioei isunak jartzeko ahalmena ematen zaio erakundeari, izan ere, hala jokatuz, kaltetu egiten dute herritarren eskubideak zaintzeko sortu zen erakunde horrek betetzen duen gainbegiratze-funtzioa.
Irakurketa bakarrean izapidetuta, Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek sustatutako legeak administrazio publiko batzuen “lankidetza falta” iraultzen lagunduko duen neurri "eraginkor" bat ezartzeko beharrari erantzuten dio, izan ere, zenbaitzuek zaildu, luzatu edo zuzenean uko egiten diote arartekoak beren jarduketen abusu eta zabarkeriak direla eta ezarritako errekerimenduei erantzuteari".
Hitzartutako isuna, azken ohartarazpena egin ondoren, 1.500 eurokoa izango da, baina hogei egunean behin errepikatu ahal izanen du, “harik eta eskatutakoa osorik bete arte”.
Egintza bidegabeen berri emateari dagokionez, orain arte Nafarroako Parlamentuarentzat egindako urteko txostenean edo txosten berezian erantzuleak nor diren esaten zen, baina, adostu denez, praktika hori komunikabideetara eta administrazio edo erakunde erantzuleen webguneetara zabalduko da. Era berean, jokabide horien berri emango zaio Nafarroako Parlamentuari, jakinaren gainean egon dadin.
Horrenbestez, 29. bis artikulua gehitzen zaio Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeari, honako testu honekin:
“29. bis artikulua.
Administrazio publiko edo entitate batek ez badu eskatutako informazio edo dokumentazio guztia edo haren zati bat bidal tzen, edo ebazpenei ezarritako epean eran tzuten ez badie, Nafarroako arartekoak, hamar eguneko epean azken ohartarazpena egin ondoren, honako neurri hauetako edozein hartu ahal izanen du:
a) Administrazio edo entitate eran tzuleei 1.500 euroko her tsapen-isunak jar tzea. Isuna hogei egunean behin errepikatu ahal izanen du, harik eta eskatutakoa osorik bete arte.
b) Administrazio edo entitate eran tzuleen jarrera, eskatutakoa ez bete tzearena, argitara ematea web orrian, urteko txostenean edo txosten berezi batean, eta hedabideetan, eta jokabide hori Nafarroako Parlamentuari jakinaraztea, horren berri izan dezan”.
-
Lege proposamena (82. NPAO, 2021-06-18koa)