Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Apirilak 18

Nafarroako Gobernua arantza bifidoa, hidrozefalia eta horiekin loturiko patologiak sar ditzan gaixotasun kronikoen protokoloan premiatzen duen ebazpena

Osasun Batzordean onetsia. 2018ko apirilaren 18an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen baita arantza bifidoa, hidrozefalia eta horiekin loturiko patologiak sar ditzan gaixotasun kronikoen protokoloan.

 

2.- Foru Exekutiboa premiatzen da beharrak zehazteko ikerketa bat susta dezan, diziplina anitzeko unitate bat sortzea baloratuz.

 

3.- Gonbitea egiten zaio Nafarroako Gobernuari Mendekotasunaren Legea eta/edo haren balorazio-taulak alda ditzan.

 

4.- Foru Exekutiboa premiatzen da ANFHESekin batera, erakundeek laguntza handiagoa eskain dezaten kanpainen koordinaziorako.

 

5.- Beharrezko neurriak har ditzan Osasunbidearen bitartez elkartearen zabalkundea egite aldera.

 

6.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Foru Komunitatetik kanpoko erreferentziazko zentroetan lekualdaketengatik eta egonaldiengatik ordaindutako sariak berrikus ditzaten.

 

7.- Eskatzen zaio protesien, aulki gurpildunen, ortesien, protesi berezien eta gainerako material ortopedikoaren prezio-taulak berrikus daitezen.

 

8.- Nafarroako Gobernua premiatzen da haurdunaldia planifikatzen ari diren emakumeentzako osasun heziketa bultzatzen duten informazio kanpainak egin ditzan, arrisku faktoreen aurrean gaixotasun hauek ekiditea ahalbidetzeko.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.