Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Irailak 13

Nafarroako Gobernua autonomia erkidegoko izatezko bikoteen erregistroa sor dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

El Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena ahobatez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua premiatzen duena “Nafarroako autonomia erkidegoko izatezko bikoteen erregistroa sor dezan, Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeko xedapen gehigarri bakarrean jasotzen denari jarraiki”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, , erregistro hori “kasuko arauaren bidez arautu dadin, eta era horretan dagoeneko abian dauden udaletako erregistroekin bateragarri izan dadin, izatezko bikoteen erregistroetan egindako inskripzio guztien datu-base zentralizatua eta eguneratua bermatzeko, uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat”.

Bigarren epigrafe hori talde guztiek sinatutako ordezkatze zuzenketa baten ondorio da.

Era berean eta hirugarren atal batean, Nafarroako bikote egonkorren edo izatezko bikoteen erregistroko inskripzioa erregistroa “bertaratuta edo modu telematikoan” egin ahal izatea “saiatzearen” alde egiten da, bai eta Nafarroako udaletan egin ahal izatearen alde ere.

Zioen azalpenean, PPNk argudiatzen du udal esparruan izatezko bikoteen erregistroak egoteak , “araudien arteko desberdintasunak” direla-eta, zenbait kasutan erregistroaren erabilera irregularra egitea eragiten duela, Estatuko Segurtasun Indarrek berek eta Administrazioko beste erakunde batzuek ohartarazi dutenez.

Hori dela-eta, “desberdintasunak” baztertzeko, “bikoizketak” saihesteko eta “bizitoki legala” lortzerakoan iruzurra egitea ekiditeko, autonomiaren esparruan erregistro bat sortzea eskatzen da, aurrekoekin bateragarria izango dena.

Horri dagokionez, oroitarazi du Nafarroako Arartekoak Nafarroako bikote egonkorren erregistroa sortzearen alde dagoela adierazi zuela.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 44. zk., 2012-05-07koa)