Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 15
Nafarroako Gobernua Belateko eta Almandozko tuneletan egitekoak diren obrek eragindako kalteak gutxitu ditzan premiatzen duen ebazpena
Osoko Bilkuran onartua. 2018ko otsailaren 15ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ahal diren neurri guztiak ezar ditzan Belateko eta Almandozko tuneletan egitekoak diren obrek ukitzen dituzten bizilagun eta erabiltzaileei eraginen zaien kaltea gutxitzeko.
2.- Gobernua premiatzen du batzorde bat sor dezan, toki entitateak, garraiolarien elkarteak eta zerbitzuen sektoreko arduradunak bilduko dituena, egin behar diren jarduketak koordinatzeko.
UPN talde parlamentarioak aurkeztua.
Aho batez onartua.