Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Urriak 25

Nafarroako Gobernua bezeroei partaidetza lehenetsiak eskaintzen dizkieten finantza-entitateei dagokienez neurriak har ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena ahobatez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “egin beharreko zuzemen guztiak egin ditzan Nafarroan dauden finantza-entitateekin, entitate horiek akordio bat lortze aldera partaidetza lehenetsiak dituzten bezeroekin, halako moduan non hasiera batean inbertitutako kapitala berreskuratu ahal izanen baitute kaltetutako herritarrek”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, adosten den “Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta Nafarroako Fiskaltzari helaraz diezaien Foru Komunitateko herritarrekin partaidetza lehenetsien kasuan egindako ustezko abusuak ikertu egin beharra dagoela”.

Era berean eta hirugarren atal batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “kaltetuei laguntza eskain diezaien Kontsumo Zerbitzuaren bitartez, kaltetuek informazioa eta laguntza espezializatua doan jaso ahal dezaten”.

Azkenik, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Foru Komunitatean dauden finantza-entitateekin hemendik aitzina sinatzen dituen hitzarmen, akordio edo gisakoetan jaso dadin nahitaez ezarri behar direla klausulak, ziurtatuko dutenak akordio horietatik heldu diren produktuak eta zerbitzuak erosten dituzten herritarrek informazio zuzen eta zehatz guztia jasoko dutela, ahoz eta idatziz, halako moduan non ulertu ahalko baitute zein den jasotako produktuen edo zerbitzuen egiazko izaera, batez ere finantza-kulturarik gabeko pertsonen kasuan, eta edozein dokumentu sinatu aurretik betiere”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak “ustekabean ustez arriskurik gabekoak ziren produktuetan epe finkora inbertituta zeukaten diru mordoa galdu” duten 10.000 nafarrak babestu nahi ditu. Pertsona horiek ez zekiten arrisku handia zuten eta ohiko merkataritzan jarduten duten inbestitzaile instituzional edo espezializatuen finantza-produktuetan inbertitu zutenik eta ez zeukaten finantza-kultura nahikorik produktu horien konplexutasunaz eta arriskuaz jabetzeko; beraz, “engainatuak” izan zitezkeen.

Proposatu duen taldea sortutako egoerari dagokio, Nafarroan kaltetuak egoteari eta egoera hau berriro ez gertatzea beharrezkoa izateari, Parlamentuak adierazpen “argi eta sendo” bat egitea justifikatzeko, finantza-entitateek zenbait egoeratan “beren bezeroekin abusuzko praktikak” egin ahal izatearen aurkakoa.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 70. zk., 2012-09-07koa)