Nafarroako Gobernua bizikletetarako aparkaleku seguruen premiari erantzuna eman diezaion premiatzen duen ebazpena
Osoko Bilkuran onartua. 2018ko otsailaren 15ean
1.- Nafarroako Gobernua eta eta Nafarroako Ospitalegunearen zuzendaritza premiatzen dira hartu beharreko neurriak har ditzaten Nafarroako Ospitalegunera lan egitera nahiz bisita egitera bizikletaz joan nahi duten guztiek gutxieneko segurtasun-baldintzetan utzi ahal izan dezaten bizikleta, lapurretarik izan gabe.
2.- Premiatzen ditu lau hilabete igaro baino lehenago proiektu bat gara dezaten, Nafarroako Ospitalegunearen barruan bizikleta-aparkaleku babestu eta bideozaintzadunak instalatzekoa, ahalmena izanen duena, gutxienez ere, gaur egun gisa horretako instalazioei dagokienez dagoen eskariari erantzuteko
3.- Eskatzen da beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak taxutu ditzaten inbertsioari ekiteko eta proiektu hori garatzeko; ahal den neurrian, 2018an bertan.
4.- Premiatzen ditu langileak eta oro har jendea joaten den gune guztietan gisa horretako aparkalekuen egoera zorrotz berrikus dezaten, inbertsio-plan bat garatze aldera, zeinean aurreikusiko baita gune horietan edo horien ingurumarietan gisa horretako instalazioak arian-arian paratzea.
UPN talde parlamentarioak aurkeztua.
Aho batez onartua.