Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Abenduak 11

Nafarroako Gobernua CRANA fundazioaren eginkizunak jasoko idtuen plan bat aurkez dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Esaten zenez, likidatu zenetik ia urtebete igaro denean, oraindik ez dakite fundazioaren zerbitzuak mantentzeko zein giza baliabide eta baliabide ekonomiko aurreikusten diren

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin eta atxiki gabekoek haren alde eman duten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “hilabeteko epean plan zehatz bat aurkez dezan, CRANA fundazioak esleituta zituen eta garatu dituen helburu, eginkizun eta zerbitzuak gauzatzeko departamentu, alor, giza baliabide eta baliabide ekonomikoak jasoko dituena”.

Zioen azalpenean, atxiki gabekoek bultzatu duten mozioak zioenez, Nafarroako Gobernuak CRANA fundazioaren likidazioa iragan urtarrilaren 22an iragarri zuenetik ia urtebete bete denean “oraindik ez dakigu zer plan zehatz dituen” fundazioari esleitutako eginkizunei dagokienez. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Esparza jaunak baieztatu zuenez “zerbitzu horiek Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Atalaren zereginetan barne hartuko” dira.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak oroitarazten zuen ezen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko arduradunak berak esan zuela beharrezkoa zela “lehenestea”, izan ere “ziurrenik zereginetako batzuk, ingurumenari dagokionez, ez lirateke lehentasunekoak edo beharrezkoak izango”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 133. zk., 2014-11-28koa)