Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 1

Nafarroako Gobernua egoitza zerbitzuetako osasun prestazioetan dagoen koordainketa ken dezan premiatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko otsailaren 1ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da sei hilabeteko epean txosten bat aurkez dezan, argitze aldera egoitza guzti-guztien egoera, osasun prestazioekin lotutako zerbitzuen kostuari dagokionez, eta, halaber, erabiltzaileek ordaintzen dituzten tarifetan sortutako eragina.

 

2.- Gobernua premiatzen da txostena egin ondotik ken dezan egoitza zerbitzuetako osasun prestazioetan dagoen koordainketa.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztua

 

1. puntua aho batez onetsi da.  

 

2. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren aurkakoarekin onetsi da.