Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Otsailak 19

Nafarroako Gobernua Elizondon LHko ikastetxe integratu berri bat eraikitzera premiatu dute

Behin bitartean, FP Elizondo LH BHIren gabezia larriak konpon ditzan proposatzen da, halako moduan non egungo eskaintza han bertan mantendu ahalko baita harik eta erreferentziazko ikastetxe integratu berrira joan arte

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Baztan-Bidasoa eskualdearen egungo hezkuntza-premien diagnostiko bat egin dezan eskualdeko gainerako eragileekin lankidetzan, eta hezkuntza arloko eskaintza gaurkotu dezan, eskaintza hori diagnostiko horren emaitzei egokituta”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “idatzizko konpromiso irmoa har dezan, albait lasterren abiarazte aldera eskualderako LHko ikastetxe integratu berri bat eraikitzeko behar diren jarduketak, eskualdearen beharrizanei erantzunen dien eskaintza egiteko”. Idatz-zati horrek SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNren eta PPNren abstentzioekin aurrera egin du.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “FP Elizondo LH BHIren gabezia larriak konpon ditzan, halako moduan non egungo eskaintza han bertan mantendu ahalko baita harik eta erreferentziazko ikastetxe integratu berria sortu arte”. PPNk ez du bozkatu, gainerakoek alde bozkatu dute.

Zioen azalpenean, Bildu-k, Aralar-Nabaik, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpenak iragan urtarrilaren 8an Hezkuntzako Batzordeak egin zuen bisita aipatzen du, eta horren harira, azpiegiturak egoera txarrean egoteaz gain, (elektrizitatea, beroketa-sistema, teilatua) makinak zaharkituak daudela nabarmentzen du, “araudia urratzeaz gain, batzuetan, hain zaharrak direnez, ezin dira konpondu ez dagoelako ordezkatzeko piezarik”.

Gauzak horrela eta “eskualdeko hezkuntza komunitatearen parte-hartze zabalarekin” horretarako eratu zen batzordeak burutu duen lana ikusita, proposatu dutenek “eskualdearen hezkuntza beharrei eta erreferentziazko ikastetxe integratu bat sortzeko aukerari” buruz hausnartzera dei egiten dute.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 12. zk., 2015-01-30ekoa)