Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Ekainak 13

Nafarroako Gobernua Esa handitzea dela-eta segurtasuna eta informazio-gardentasuna mantentzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuak lekualdatutako herritarrekin bat egiten du eta egoerak lastertasunez jokatzea eskatuko balu larrialdi eta ebakuazio plan bat diseinatzea eskatzen du

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “bere elkartasuna adierazten dien kaltetutako esatarrei, beren etxeak utzi behar izan baitituzte ustekabean, jakin gabe ea noiz eta zer baldintzatan itzuli ahalko diren horietara”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du zeinaren bidez “Nafarroako Gobernuaren menpeko administrazioak premiatzen dituen –Landa Garapenerako Departamentua, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentua, Sustapeneko Departamentua eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia–, bai eta Espainiako Gobernuaren menpekoak ere –Sustapen Ministerioa eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoa–, beti gardentasunez informa diezaieten ukitutako bizilagunei eta urtegiko uretan behera dauden herrietako udal agintariei”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “hartu beharreko neurriak har ditzan, egungo presaren segurtasuna mantentzeko, urtegiratutako urak hein batean husteraino, beharrezkoa balitz, kota seguru batera iritsi arte”. Talde guztiek idatz-zati hori babestu dute UPNk eta PPNk izan ezik, haren aurka bozkatu baitute.

Ildo horretan, Nafarroako Gobernua “Esako, Xabierreko, Ledeako, Zangozako, Galipentzuko eta Cásedako udalak premiatzen ditu Esako urtegiari dagokion larrialdi plan bat taxutu dezaten”. Idatz-zati hori talde guztien artean adostutako in voce zuzenketa baten ondorio da.

Zuzenketak azken idatz-zati bat zuen, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoarekin eta atxiki gabekoek abstentzioarekin bazter geratu dena. Bertan, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “bertan behera utz dezan Esako urtegia handitzeko proiektua; izan ere, ez dauka gutxieneko segurtasun-bermerik, eta urtegiko urtean behera dauden herriek nekez jasaten ahal den ziurgabetasuna pairatzera behartzen ditu, zeina areagotu egin baita etorkizuneko presako obretarako berebiziko garrantzia duen eremuan gertatutako azken ezegonkortasun-adierazpide geologikoak direla eta”. Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek emandako babesa ez da nahikoa izan.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpena Sustapen Batzordeak iragan apirilaren 5ean egindako bisitari dagokio, bai eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko zuzendari Xabier de Pedrok “batere zehaztasunik gabe emandako azalpen generikoei” ere, “egiten ari diren azterlanak” aipatu baitzituen, baina ez baitzituen ez “luizien zergatiak” ez “segurtasun baldintzak” argitu.

Proposatu duen taldeak Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren arduradunaren jarrera gaitzesten du parlamentu-taldeek “berariaz eskatutakoa” ez betetzeagatik, alegia, organismo horrek “azken hilabeteotan egondako luizien abiadura aldaketei” buruz duen informazioa haiei ez emateagatik.

Ildo horretan, baieztatzen da mazelen ezegonkortasuna leuntzeko proposatutako “konponbide guztiak” garestiak direla eta “sekulako porrota egin” dutela.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 42. zk., 2013-04-23koa)