Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Azaroak 28

Nafarroako Gobernua Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoa berritzeko negoziazioak gauzatze aldera, parlamentu-taldeek izendaturiko kideez osatutako batzorde negoziatzaile bat era dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Zilegitasun politiko handiagoa, Nafarroako Gobernuaren gutxiengoak baldintzatzen duen aurkako testuingurua eta Estatuaren joera birzentralizatzailea aipatzen dira

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “parlamentu-taldeek izendaturiko kideez osatutako batzorde negoziatzaile bat era dezan, Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoa berritzeko negoziazioak gauzatze aldera”.

Onetsi den ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “beharrezkoak diren mekanismoak ezar ditzan, Legebiltzarra aldiro eta behar bezala informatuta egon dadin negoziazioen bilakaerari buruz”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu duen ebazpenak osaera “anitzeko” batzorde negoziatzaileak zilegitasun politiko handiagoa duela aldarrikatzen zuen, are gehiago egungo egoeran, Gobernua argi eta garbi gutxiengoan dagoenean eta joera “birzentralizatzailea” dagoenean, zeinak “foru lurraldeen zerga-araubideen aurkako eraso politiko eta mediatikoak ugaltzen” ari direla-eta, “alderdien asimetria” nabarmenagoa egiten duen.

Proposatu duen taldeak hitzarmenak garrantzia handia duela azpimarratu du, “zerga- eta ekonomia-politiken” garapenari eragiten diolako, baina baita “gizarte alorrekoak eta bestelakoak” ere eta, hortaz, “autogobernu gaitasunaren nukleoa bera” zalantzan jartzen du.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 138. zk., 2013-11-26koa)