Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua premiatzen dira kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzailearen arloko zenbait osasun jarduera arautu ditzan
Osasun Batzordeak onetsi du. 2022ko urriaren 14an
1.- Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen dira irizpide komunak presta ditzaten araudia kontrolatzearen eta betetzearen inguruan, autonomia-erkidegoekin batera eta Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan, U.47 Kirurgia Estetikoa laguntza-unitatearen baimena duten osasun zentroentzat.
2.- Bi exekutiboei eskatzen zaie pazienteei informazioa helaraz diezaieten, Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoko espezialistei eta medikuntzako beste espezialistei haien espezialitatearen prestakuntza-programa ofizialeko gaitasunen arabera dagozkien gaitasun eta teknikei buruzkoa.
3.- Eskatzen da aldatzea urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretua, Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduak baimentzeari buruzko oinarri orokorrak ezartzen dituena, intrusismoa ekidite aldera eta bermatze aldera osasungintzako jarduera guztiak titulazio ofizialki aitortua duten profesionalek eginak direla.
4.- Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen dira gure ordenamendu juridikoan jasota dagoen mediku espezialistaren tituluaren edukitza nahitaezkotzat ezar dezaten medikuntzako espezialitate guztietako lanbide-jardunerako eta horietako bakoitzari dagozkion eginkizunak betetzeko.
5.- Deia luzatzen da borroka egin dezaten medikuntzako lanbideetako espezialitate desberdinetan eragiten duen edonolako intrusismo edo sasizientziaren aurka, eta Sasiterapien Plan Nazionala garatzea.
6.- Eskatzen da zain dadila Gaixoaren autonomia eta informazio nahiz agiri klinikoen alorreko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legea osorik betetzen dela.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da (I-Ek ez du bilkuran parte hartu).