Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Irailak 27
Nafarroako Gobernua eta Estatuko Gobernua premiatzen dira jaiotza-baimenak zabaltzera familia gurasobakarretara
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak onetsi du. 2022ko irailaren 27an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da alda dezan Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 16. artikulua, halako moldez non baimena 17 astez luzatuko baita familia gurasobakarren kasuan.
2.- Espainiako Gobernuari eskatzen zaio familia gurasobakarretako gurasoentzako amatasun eta aitatasun-baimenak 32 astera arte luza ditzan.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.