Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Otsailak 13

Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala premiatzen dira irtenbide bat eman diezaioten Alde Zaharreko osasun-etxearen irisgarritasun-arazoari

Osasun Batzordean onetsi da. 2023ko otsailaren 10ean

1.- Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen hogeita batgarren xedapen gehigarria betez, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala premiatzen ditu koordinatu daitezen eta ezkara tzaren lagapena bete ahal izateko behar diren neurriak adostu ditzaten, ahalik eta lasterren behin betiko irtenbide bat emateko Alde Zaharreko osasun-etxearen irisgarritasun-arazoari.

 

EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSN, Geroa Bai eta EH Bilduren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da. Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek ez dute bilkuran parte hartu.