Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Martxoak 1

Nafarroako Gobernua eta Sustapen Ministerioa N-121 errepidearen Erriberako tartean trafiko pisutsuaren areagotzea zuzen dezaten premiatzen dituen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko martxoaren 1ean

1.- Nafarroako Gobernua eta Sustapen Ministerioa premiatzen dira urgentziaz eta ahal bezain azkar abian jar ditzaten N-121-C errepidearen Nafarroako Erriberako tartean sortutako egoera minimizatzen lagunduko duten neurri eta jarduketa zuzentzaileak, N-232 errepidearen Errioxako tartean ibilgailuei pasatzea debekatu izanaren ondorioz.

 

Konponbide horiek ukitutako udalekin planteatu eta adostu beharko direla, eta ez dietela kalterik egin beharko eremu horretako jarduera ekonomikoari eta enpresa-jarduerari.

 

UPNk aurkeztua.

 

Ahobatez onetsia.