Nafarroako Gobernua etxebizitza lortzea errazteko neurriak har ditzan premiatzen zuen mozioa baztertu egin da
Babesik gabe, Voxek "larrialdi ekonomiko eta soziala" eta "belaunaldien kolapsoa" aipatu ditu, bereziki "premia handiena duten" sektoreei dagokienez, "biziraupenaren hustubidera" zokoratuta baitute.
Parlamentuko Osoko Bilkurak, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aurkako botoekin, UPNren eta PPNren abstentzioarekin eta Voxen aldeko botoarekin, mozio bat baztertu du gaur. Horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatu dio "lehen etxebizitzaren erosketaren zenbatekoaren BEZa kentzeko".
Bazter utzitako mozioak bazuen bigarren puntu bat ere, zeinaren bidez Foru Gobenrua premiatzen baitzen «PFEZean ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria berreskura zezan».
Halaber, hirugarren puntuan, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “% 100eko hobaria ezar zezan ondare-eskualdaketen gaineko zergaren tributu-kuotan”.
Zioen azalpenean, Vox foru parlamentarien elkartearen mozioak ekimena justifikatzeko, aipatzen zuen bizi dugun "larrialdi ekonomiko eta soziala"; izan ere, “interes-tasen igoerak eta etengabeko inflazioak”, besteak beste, eragindako “eroshalmenaren galera drastikoak”, “kimera bihurtu du etxebizitza baldintza duin eta egokietan eskuratzea, batez ere premia handiena dutenen kasuan”.
Testuinguru horretan, "gazteen belaunaldi osoak biziraupenaren hustubidera kondenatzen dituen gizarte- eta belaunaldi-kolapsoa" saihesteko, botere publikoak premiatzen ziren etxebizitzarako eskubidea "erraztera eta eskuragarri bihurtzera", gaur egun "ezin ordainduzko" prezioetan baitago.
Amaitzeko, eta Eurostat-en datuak aintzat hartuta, aipatzen zen “Espainia Europar Batasuneko laugarren herrialdea dela emantzipazio berankorreneko batez besteko adinari dagokionez (30,3 urte); izan ere, Espainiaren aurretik soilik daude Kroazia (33,4 urte), Eslovakia (30,8 urte) eta Grezia (30,7 urte), eta Bulgariaren pare dago”.
- https://parlamentodenavarra.es/eu
- Mozioa (104. NPAO, 2024-09-17koa)