Nafarroako Gobernua Jaiotzarako Laguntzaren eta Amagandiko Edoskitzearen Humanizaziorako ekimena susta dezan premiatzen duen ebazpena
Osasun BAtzordean onetsia. 2018ko apirilak 18
1.– iHan-Jaiotzarako laguntzaren eta amagandiko edoskitzearen humanizaziorako ekimena susta dezan Nafarroako Foru Komunitatean eta ospitale eta osasun etxe guztiak premia ditzan egiaztapena lor dezaten.
2.– Zentro bakoitzean Edoskitze Batzordea ezar dezan; Nafarroako Foru Komunitateko batzordearen bilerak maizago dei ditzan; urrats zehatzak egin ditzan, lehenengo eta behin amagandiko edoskitzerako protokoloak idatziz eta osasuneko profesionalak prestatuz; eta Edoskitze Batzordeak behar adina baliabide ekonomikoz horni ditzan.
3.– Konpromisoa hartzea politikak ezartzeko, ordaindutako familia-baimenetarakoak eta lanean –besteren konturakoan nahiz norberaren konturakoan– amagandiko edoskitzerakoak.
UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta PPNren aldeko botoekin eta EH Bildu eta I-Eren abstentzioekin onetsi da.
2. puntua UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta PPNren aldeko botoekin eta EH Bildu, PSN eta I-Eren abstentzioekin onetsi da.
3. puntua UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta PPNren aldeko botoekin eta I-Eren abstentzioarekin onetsi da.