Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Irailak 17
Nafarroako Gobernua landa eremurako mezenasgoari buruzko foru lege bat taxutu dezan premiatzen duen ebazpena
Osoko Bilkurak onetsia. 2020ko irailaren 17an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da landa eremurako mezenasgoari buruzko foru lege bat taxutu dezan, edo, bestela, onura fiskalak onets ditzan, landa eremua eta bertako biztanleen bizitza hobetzen duten proiektuetarako pertsona fisikoek eta enpresek egindako ekarpenek egiazko itzulkina izan dezaten eta, halatan, populazio-galerak ukitutako eremuetan proiektu gehiago bultzatu ahal izan daitezen.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.